Categoría: Idatziak

  • Bihotz hautsia

    Sentitu duzu noizbait bihotz hautsia? Kolpetik hautsia? Bai? Seguru? Orduan nabaritu duzu arnas falta. Lausotu zaizu begirada eta baita ikusmira ere. Erori zaizkizu besoak, indarrik gabe eta han geratu dira zure eskuak belaunetatik behera, zure bizkar okerraren zintzilikario atsekabetuak. Uzkurtu zaizu urdaila azukre ttantta bat ere kabitzen ez uzteraino. Ikusi duzu zure arima, lurrean, ia…

  • Nire hitzak

    Beste bat zara. Beste hizkuntza batean hitz egiten duzu. Eta beste mundu batean gaude. Gehiago ikusiko ez dugun mundu batean. Musikaz, alkoholez eta musuz betea. Aspaldiko sentimenduz eta gezurrezko esperantzaz betea. Xaboi-burbuila bezala osatu den mundu txikia. Nire hiru hitzek sortu eta zure milaka hitzek bete dute. Milaka hitzek eta irribarrek. Ordu apur batzuek eta…

  • Bi begi

    Hamarkadak pasa dira. Ez bat, ez bi. Ez dut asko gogoan. Udako egun bat, azterketa bat, eskailera batzuk eta bi begi norbaiten zai. Hainbatetan aipatu izan diren itsaso urdin haiek… haiek ziren, ez beste batzuk. Haietxek. Ordurako, seguru, hainbat eta hainbat izango zituzten liluratuak, maiteminduak. Eta ondoren? Zenbat izan ote dira? Nork jakin? Ikusi ditut…

  • Besteak

    Bi gara eta besteak dira. Zure besteak eta nire besteak. Hain desberdinak… Zure besteak ilunak dira. Denaren errudun, haiek dituzu zure jokabideetan gidari. Zoritxarra helburu. Ondorio ezin zuzenduak. Haiek, besteak, ez zu (ni bai batzuetan). Nire besteak berriz, zuri-zuriak. Denaren errudun, haiek naramate bide zuzenetik. Zoriona helburu. Ondorio ezin zuzenagoak. Haiek, besteak. Ez ni. (zu…

  • Zure hitzak

    Zure hitzek beste garai batera naramate. Egur eta ikatzez berotutako sukalde goxoetara. Gure zaharren umore eta jakituriara. Gozatzen genituen uneetara. Neguko kafesnetan bustitako elkarrizketa arin baina mamitsuetara. Paretak gurutze eta argazki xaharrez apaindutako etxeko gainerako gela hotzetara. Egur eta argizari usaindun abenduko eskailera zaharretara.