Besteak


Bi gara eta besteak dira.

Zure besteak

eta nire besteak.

Hain desberdinak…

Zure besteak ilunak dira.

Denaren errudun,

haiek dituzu zure jokabideetan gidari.

Zoritxarra helburu.

Ondorio ezin zuzenduak.

Haiek, besteak, ez zu

(ni bai batzuetan).

Nire besteak berriz, zuri-zuriak.

Denaren errudun,

haiek naramate bide zuzenetik.

Zoriona helburu.

Ondorio ezin zuzenagoak.

Haiek, besteak. Ez ni.

(zu bai batzuetan).

Bihotzak aldatuak balituzte… beste horiek.

Irakurri Palmira. Nahi baduzu, noski.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.