Palmira


Ongi etorri Palmiraren mundu txikira

Kantauri itsasoaren gainean, Ulia mendiaren magalean eraikitako zahar eta gaixoentzako egoitza bat. Gero eta gaixoago dagoen adineko izeba bat. Mediku dirudun bat. Mekanikari mexikar bat. Eta tartean Palmira, Egia liburu-dendaren jabe ilegorria. Galdutako luma batek izebaren bizitzara atea irekiko dio. Zer topatuko ote du? Datorrena datorrela ere, hotza lagun duela, aurrera egingo du.

Donostia eta bere inguruetan kokatutako nobela honek ustegabeko bazterratara daramatza bai bere protagonista eta baita irakurlea ere. Horretan saiatu naiz behintzat.

Zein naiz? Arnaitz

Arnaitz, hau da, neroni, hemen ezkerrean ageri den hau da. Industria antolakuntzan ingeniaria naiz eta hogeita bost urte daramatzat produkzioaren inguruko lanetan. Gainera Raquelen senarra eta Elene eta Xabierren aita naiz. Nere gustuetan eklektiko xamarra (berdin aritzen naiz kitarrarekin, baratzan, 3D piezen diseinuan eta orain hemen nabil, WordPress eta Photoshop-ekin borrokan), idaztea beti izan da konstante bat nire bizitzan.

2017an Delia Oiarzabal protagonista zuen ipuin bat idatzi nuen eta nola ez dakidan arren, ideia bat hasi zen hazten nire buruan: gehiagora irits ote zitekeen? Bihur ote zitekeen nobela? Lau urteren buruan nobela hark gorputz hartu zuen. Orain beste urtebeteren ondoren, bigarrena ere iritsi zaigu. Euskaraz oraingoan.

Idazteko grina aspaldidanik datorkit. Gaztetan literatur sariren bat ere irabazi nuen eta 2011 urtean blog bat idazteari ekin nion. Artikulu mordo bat dauzka blog horrek, eta argitaratu gabeko beste horrenbeste ere bai, osorik ez daudelako edo emaitza gustatu ez zaidalako. Edozein modutan, idazteak osatzen nau eta idatzitakoak nire irakurleei gustatu ziakiela jakiteak are eta gehiago.

Honaino iritsi bazara, beharbada Palmiraren berri izan duzulako izango da. Espero dut gustatuko zitzaizula, beharbada horrek hurrengo abentura idaztera eramango nau eta.

IRAKURRI Palmira EDOZEIN TELEFONO MUGIKOR EDO TABLET ERABILITA, MARKA EDO MODELOEN KEZKARIK GABE

Kindle liburu elektronikorik ez baduzu ere, jakizu Amazonen argitaratutako liburu elektronikoak edozein gailutan irakur ditzakezula.

Aplikazioa dohainekoa da eta edozein teléfono, tablet edo ordenagailutan instala dezakezu. Behin instalatua duzunean, haren bitartez Amazonen erosi edo bertatik deskagatutako edozein liburu irakur zenezake.

Palmira, κ-nano eta beste ehundaka nobela dituzu Amazonen Kindle Unlimited eskaintzan eskuragarri..