Bi begi


Hamarkadak pasa dira.

Ez bat, ez bi.

Ez dut asko gogoan.

Udako egun bat,

azterketa bat,

eskailera batzuk

eta bi begi norbaiten zai.

Hainbatetan aipatu izan diren itsaso urdin haiek…

haiek ziren, ez beste batzuk.

Haietxek.

Ordurako, seguru,

hainbat eta hainbat izango zituzten liluratuak,

maiteminduak.

Eta ondoren? Zenbat izan ote dira?

Nork jakin?

Ikusi ditut gero ere behin baino gehiagotan.

Aldizkarietan, telebistan, zineman…

Ikusi ditut zahartzen, tristetzen, itzaltzen…

Zahartutako bi begi itzaltsu.

Gaur, oroipen horietatik gaindi,

berriz ere orainera etorri dira,

kalean, errio gainean dabiltzan kaioei begira

Ni ere begira,

haiei begira,

harrapatu naute eta irribarre batek lagundurik berriz piztu dira.

Berriz bizi,

berriz argi,

berriz eder.

Irakurri Palmira. Nahi baduzu, noski.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.