Zure hitzek
beste garai batera naramate.
Egur eta ikatzez berotutako sukalde goxoetara.
Gure zaharren umore eta jakituriara.
Gozatzen genituen uneetara.
Neguko kafesnetan bustitako elkarrizketa arin
baina mamitsuetara.
Paretak gurutze eta argazki xaharrez apaindutako
etxeko gainerako gela hotzetara.
Egur eta argizari usaindun
abenduko eskailera zaharretara.