Nire hitzak


Beste bat zara.

Beste hizkuntza batean hitz egiten duzu.

Eta beste mundu batean gaude.

Gehiago ikusiko ez dugun mundu batean.

Musikaz, alkoholez eta musuz betea.

Aspaldiko sentimenduz eta gezurrezko esperantzaz betea.

Xaboi-burbuila bezala osatu den mundu txikia.

Nire hiru hitzek sortu
eta zure milaka hitzek bete dute.

Milaka hitzek eta irribarrek.

Ordu apur batzuek eta bizi gabeko urteek.

Lehertu zen burbuila

eta berekin eraman zituen barruan zituen guztiak.

Eta hala ere, barnetik datorkit uste oso bat,

esaten didana, berriz ere,

beste hiru hitzek,

zuk beteko zenukeen mundu oso bat sortuko luketela.

Beharbada bik ere bai.

Irakurri Palmira. Eskerrik asko.

,

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.