Salk eta Sabin


Bada Errenterian, Gabierrotan, kale bat Salk y Sabin izena duena. Gaztetan asko gustatzen zitzaidan mapak eta planoak begiratu eta aztertzea. Orduak pasatzen nituen. Kale honen izena, Errenteriako beste batzuren artean (Ikutza korsarioa, Miguel Alduncin, Yanci…) nolabait markatuta geratu zitzaidan.

Salk y Sabinen kasuan ez zitzaidan sekula ere burutik pasa zer esan nahi ote zuten bi izen hoiek. Beharbada Vinos Savin-ekin izango zuten ikustekorik? Baina hori V-rekin zen noski…

Hala ere, bizitzak eramaten gaitu batetik bestera eta noizbait gauzak bere onera etortzen dira. Eta bi izan hoiek ere topatu dute bere tokia. Salk eta Sabin, Jonas Salk eta Albert Sabin izan ziren. Zer egin zuten bi gizon hauek kale bati bere izena jartzeko? Ba ez uskeria bat ezta gutxiagorik ere.

Salk eta Sabinek, polio (poliomielitis) gaitzaren aurkako txertoa garatu zuten. Salk-ek 1952an lortu zituen lehen emaitzak eta Sabin-ek 1957an haurrei txertoa azukre koxkor batean emateko metodoa aurkitu zuen. Gogoan dut neri eman zidaten momentua, oraitxe balitz bezala.

Bi gizon hauei esker gaixotasun latz bat hutsaren hurrengo izatera iritsi zen. Kasuek, txertoa garatu zuten unetik behera egin zuten arren, beherakadarik handiena 1988 urtetik aurrera jasan zuten, mundu mailako esfortzu baten ondorioz. Urte hartan munduan 350.000 kasu atzeman ziren. 2001. urtean berriz, 500 kasu inguru. Ez da marka txarra, gero.

Eta zer dela eta istorio guzti hau. Ba Jonas Salk-ek 1960. urtean Salk Institutua sortu zuen. Ondoren ikus ditzakezue irudi batzuk.

Codera23, CC BY-SA 4.0 https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0, via Wikimedia Commons
Sam Felder from Los Angeles, USA, CC BY-SA 2.0 https://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0, via Wikimedia Commons
Allan Ferguson, CC BY 2.0 https://creativecommons.org/licenses/by/2.0, via Wikimedia Commons

Ba honako eraikin hau da Utnos Institutuaren inspirazioa. Salk zein zen jakin baino lehen ezagutu nuen Salk Institutua eta hain eraikin berezia izanik, hain brutalista, pentsatu nuen merezi zuela Utnos Institutuak horrelako egoitza bikaina.

Gogoratu Utnos Institutua zer den jakin nahi baduzue κ-nano irakurri behar duzuela.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.