Aspaldi, hogei urte izango dira gutxi gora behera, poema hau oparitu zidaten paper dotorean inprimatuta, neretik zerbait zuelakoan, noski. Beti gorde izan dut txoko batean nahiz eta ez, gehienetan, behar bezain present. Baina eskura eduki nahi eta hementxe jartzea erabaki dut, norbaitek kendu behar dudala eskatu arte behintzat.
Joan Merli-ri
Orain ja ez da egiten, baina nik egingo nuke oraindik:
galera bat gauez harmatu
edo galeoi bat
bela-oihal finenez
eta nire zori bereko ehun piratarekin.
Ez galdetu zein itsaso zeharkatuko genituzkeen
—adorea beharrezko luketenak.Orain ja ez da egiten, baina nik egingo nuke oraindik:
lagunak zilar eta urre lapurrak lirateke
eta lapurrak l irateke halaber perlarik agertuz gero
—nik soil-soilik maitasunez lapurtuko nuke.
Iruzurrez,
gogo onez ez baletoz,
portuetako neskatxak lapurtuko nituzke.Eta ziurdakit irla bat aurkituko dudala
nire dohaiak ezkutatzeko egokia;
eta han oparirik ederrenak ordainarazi
dontzeilei, ene erresel azpian.
Itsasoaren mende, belak zabalik,
kapitainik suharrena izan nahi nuke.Orain ja ez da egiten, baina nik egingo nuke oraindik:
Joan Salvat Papasseit, Gerardo Markuletaren itzulpenean.
—amodio baten iruzurra sufrituz gero—
itsasoaren mentura nire bizitzari atxiki
eta hain joan urrun, non itzulia ezina litzaidakeen.
Oi, untziak nire maiteñoaren izena balu!
—hainbesteko mineriaz, unatuko litzateke itsasoa.
Nere buruan, ondorengo abesti honekin lotzen da. Beraz, hor doa hau ere.