Badira bere esfortzu hutsez garaipena lortu dutenak.
Behin maitasuna topatu eta betirako gorde dutenak.
Urteetan aurrera egin arren osasuna galdu ez dutenak.
Bizitzak gogor astinduta ere umoretsu iraun dutenak.
Karamelua eskuan jarrita usteltzen ez direnak.
Bere ideia berdinak dituztenek gaizki egindakoak ikusteko gai direnak.
Inoren esanen gainetik, bere lana xuxen eta zuhurtziaz egiten dutenak.
Gezurretan harrapatu eta gehiago inork ezer sinisten ez dienak.
Bere gizatxarkeria hil aurretik ordaintzen dutenak.
Pertsona onak izan eta horren esker ona jasotzen dutenak.
Ba omen dira.