Categorías
Mis cosas

Devlin MacGregor eta segapotoa

Maiz gertatzen zait, batez ere goizetan, ohetik jaiki ondoren burua dabilkidan lambro lodi horretan, argi bat bezala, hitzen bat azaltzea.

Batzuetan hitz xume bat izaten da euskaraz, gazteleraz… Beste batzuetan pertsonaren baten izena edo toki batena. Denetik. Baina azaltzen dena azaltzen dela ere, hor geratzen da normalean hiru ordu laurden beranduago segapotoa hartzen dudan arte.

Hara! Segapotoa bera izan daiteke etortzen zaizkidan hitz horietako bat. Bere kontextuan, benetako esanahiarekin aspaldian erabili gabeko hitz bat. Bere esanahi berriarekin ere nekez erabiltzen dudana, baina behin buruan sartzean hor bueltaka ibiliko dena. Jatorria, erabilerak, noiztik ezagutzen dudan, ahoskera… Horrelakoak ibiliko dira nere kaskezurrean, aurrera eta atzera, gosaldu, ontzi-garbigailua hustu, garbitu, ohea egin eta janzten naizen bitartean. Gero amets bat bezala ahazteko, gehienetan.

Gaur goizean, nork daki buruan dudan zakar pila horretako zein zokotatik, izen bat atera da: Devlin MacGregor. Eta hor egon naiz harekin, batera eta bestera, noiz eta non entzun ote dudan eta nola sartu ote zaidan eta nola atera ote den.

Nor ote da Devlin MacGregor? Akaso «Hotel» telesaileko hoteleko zuzendaria ote zen? Ez, ba. Hura Peter McDermott zen. «Los inmortales»-ekoa ere ez da ba. Hura Connor McLeod zen.

Azkenean etsi egin behar. Google-i galdetu beharko. Devlin MacGregor norbait izan bada honek esango dit, nola ez.

Eta bai. Ez da norbait, baina bada zerbait. Zer izango eta «El fugitivo» pelikulako konpainia farmazeutikoa omen da. Gaur goizean burbuila bat bezala nere buruan nola eta zergatik azaleratu den ez dut sekula jakingo. Baina egun hauetako batean «El fugitivo» berriz ikusi beharko dut.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.