Categorías
Sin categoría

Ilargia erori da. Entzuteko.

Categorías
Mis cosas

Ataraxia eta dena nahi

Gaur gaueko azken ametsak beste hitz bat ekarri dit. Hitza banuen buruan nonbait, baina esanahiaren arrastorik ez. Wikipedian begiratu behar izan dut jaiki naizenean eta ametsarekin ez du batere ikustekorik. Hala ere, ametsak-amets, ataraxia han zegoen eta nerekin jaiki da.

Wikipediak dionez ataraxia «lasaitasun egoera da, pertsonak inolako beldurrik edo grinarik ez duenean bizi duen lasaitasuna». Ez du euskarazko artikuluak asko gehiago esaten.

Gaztelerazkoa berriz, bai, artikulu luzexeagoa da eta epikureismoa, estoizismoa eta eszeptizismoarentzat ataraxia zer den esplikatzen du. Horrek lan bat eta oroitzapen bat ekarri dizkit. Lana euskarazko artikuluan gutxienez gaztelerazkoaren itzulpentxo bat txertatzea. Oroitzapena, berriz, noizbait estoizismoan sakondu nahian Marco Aurelioren «Meditazioak» irakurtzen hasi nintzela.

Liburu horrekin gertatu zitzaidana orain hasi dudan batekin gertatzen ari zaidana da: dena nahi dudala eta gainera orain, berehala.

Zer esan nahi dut honekin? Ba, gero eta gehiago gertatzen zaidala denbora bat behar duten gauzak, denbora bat merezi duten gauzak, soseguz hartu behar direnak, azkar egin nahia. Meditazioetara itzuliz, ez du ezertarako balio orain dela ia bi mila urte gizon batek lasai eta soseguz, ongi pentsatuta eta banaka-banaka idatzitako pentsamendu batzuk, gaur, garai estresatu hauetan pipa poltsa bat jaten den bezala kontsumitu nahi izateak.

Orain «Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile», artikulu bilduma ari naiz irakurtzen. Honetan ere berdin, ez al dute merezi bai meditazioek eta bai artikulu hauek, egun batzuetako gogoeta? Hala egin ezean eta segidan irakurri ezkero, ez al du ondorengoak aurrekoa bultzatzen irakurlearen buruan batere sartzen utzi gabe?

Besterengan ere ikusten dut gaitz hau. Zer gertatzen zaigu gaur egun telesailekin? Garai batean, umetan, aste bete itxaron behar izaten genuen telesail baten hurrengo kapitulua ikusteko eta horrek lagunartean berriketan aritzeko gaia ematen zigun, batez ere asteburuaren ondoren. Egia da asko laguntzen zuela telebistan oso kanal gutxi izateak.

Gaur egun, Netflix, HBO eta Amazon bezalako plataformetan telesail asko oso-osorik jartzen  dizkigute eskura eta askori entzun izan diot (eta neronek egin ere bai, zergatik ukatu) asteburu batean temporada baten hamahiru kapituluak bata bestearen atzetik ikusi dituztela esaten.

Gehiago ikusteko aukerarik izango ez bagenu bezala jokatzen dugu. Dena nahi eta gainera orain. Honen aurrean pentsatzen dut, ez bait dut oraindik nahi bezain sakon ezagutzen, estoizismoak patxadaz hartzeko esango liguketela. Egileak egiteko denbora hartu duen bezala, aberasgarriago genukeela ikusitako edo irakurritakoaren inguruan gogoeta pixka bat egiteko guk ere denbora tarte bat hartzea. Kalitatearen gaineko iritzi propio bat osatu, kantitate handietan irensten jarraitu aurretik.

Beharbada hala ataraxiarako bidea motzagoa izango litzateke. Edo bidea litzateke sikiera.

Categorías
Ipuiak

¿Dónde está la salida?

Es 4 de junio de 1962, soy Beryl Swain y veo todo en blanco y negro. En blanco y negro.

Están todos a mi alrededor, pero estoy sola. Sola con mi amiga muda. A horcajadas sobre ella y dispuesta a buscar pelea si hace falta.

Solo quiero ser más rápida que ellos, aunque lo eche todo a perder. Tras entrenar un día tras otro, esta isla hoy parece distinta. Me he emocionado en estas carreteras, aprendiendo cada curva, tomándolas como si fuera inmortal.

Te preguntarás que coño hago aquí, en este combate a mala cara, yo, que casi nunca sé donde estoy.

Yo, Beryl Swain, he venido a correr el Isle of Man Tourist Trophy. Y pase lo que pase seré la primera. ¿Dónde está la salida?

Dedicado a Beryl Swain, primera mujer en correr el TT de la Isla de Man en 1962. Tras la polémica que suscitó su participación, la Federación Internacional de Motociclismo (IFM) revocó su licencia de competición e impidió volviera a correr. Hasta 1978 ninguna mujer pudo competir en esa carrera.

Y, por supuesto, a Barricada.

Aquí un enlace interesante sobre su historia.