Zorionak eta Urte Berri On

20121231-201914.jpg

Urte bat gehiago pasa dugu bada, gure krisi bedeinkatu hau gainean dugula. Bateko ekonomiaren geldotasuna, besteko berezko eta gezurrezko zergen igoerak, murrizketak hezkuntzan, ikerkuntzan, osasuna eta beste politika sozialetan… Dena ustelkeriazko pakete batean bildu eta maila politiko exkax batekin apaindua.

Maila politiko exkaxa diot, egunero erakusten bait digute hala dela, baina beharbada gizarteak berak, guk azken batean, badugu nahiko ardura horretan ere, ezta?

Protesta eta negarrak

Urte berrian zer egin genezake gauzak hobera egiteko? Protesta? Baliteke. Baina bixtatik galdu behar ez ditugunak lana eta imajinazioa dira.

Protesta hutsak, gure agintari ezgaiak gainetik kendu eta gai diren batzuk jartzeak, boterearen aldetik sufritzen ditugun gehiegikeria asko desagertarazteak on egingo badigu ere, horrekin nahikoa al da? Ezta gutxiago ere.

Eta negarraz, zer esan? Alferrikakoa dela. Galdutakoagatik negar egiten dugun bitartean ez garela beste ezer ikusteko gauza. Tagore-k zion bezala: “Eguzkia galdu duzulako negar egiten baduzu, malkoek ez dizute izarrik ikusten utziko”

Gaurko egoera

Euskal Herrian azkeneko hogeitamar urteetan, lana asko eta ongi egin da eta horren ondorio da, momentu honetan beste zenbait baino hobeto egotea. Baina denbora horretan beste asko ere ez dira lotan egon eta gu bezain azkar aurrera egin dute. Azkarrago kasu askotan. Gu egoera onaz gozatzen egon garen bitartean, ondo lan eginaz bada ere, lasai xamar azken urteetan gure “abantailaz” aprobetxatuaz, beste batzuk gure mailan jarri dira.

Momentu honetan hemen egiten den makina herramienta, automoziorako piezak, elektragailuak eta beste gauza asko, hemen bezain ondo eta merkeago toki askotan egiten dituzte. Tamalez, zenbaitek aurrea hartu digu eta beste asko (eta konbentzimenduz diot asko direla) guk uste gabe, ia gainean dauzkagu. Beste harek zion bezela “Como el perro de Ormaiztegui: ¡harrapar y pasar!” Horixe egingo digute.

Etorkizuna

Eta hala ere, nahiz eta egoera negargarria izan jende askorentzat, familia askorentzat, badugu oraindik festarako arrazoirik. Umorea behintzat ez dezagun gal. Eta animoa ere ez, kaleak eta zentro komertzialak ikustea besterik ez dago krisia bai, baina halanolakoa daukagula ikusteko.

Beraz eta oraindik hain gaizki ez gaudenez, aprobetxa dezagun umore ona eta animoa, berriz ere lanean hasteko, baina buru lan gogorrean, zer izan nahi dugun, zein epetan eta nola erabakitzeko, alferrik aritzea baino hobea bait da alferrik egotea. Lehenengo pentsatu dezagun zeintzuk diren interesatzen zaizkigun sektoreak: bentaja daukagunak eta orain arte puntan ibili garenez gain, estrategikoak, energia berriztagarriak eta ura, internet, gauzen internet, fabrikazio eta produkzio modu berriak, hiru dimentsiotako inpresioa, lehenengo sektorearean eraldaketa bat duen garrantzia itzultzeko eta besteren menpe ez jarraitzeko, hezkuntza eta bere erronkak teknologia berriei lotuta eta beste hainbat gauza. Gauza asko. Tartean hezkuntza finantziero oinarrizkoena berriz ere zenbait drama errepika ez daitezen.

Norbaitek esango du: “Aipatu dituan gauza horiek ongi zeudek, baina ze hasiko nauk, gauetik goizera sistema berri batekin zeozer fabrikatzen? Interneteko etzakit zer zerbitzu eskeintzen?” Dudarik gabe ez dira edozeinek hobetu ditzakeen sektoreak. Baina, seguru nago, denok gure lanean, gure inguruan, gure etxean ikusten dugula zer hobetua, beraz gehienon partida hortxe hasten da. Gure ingurua hobetuz. Bere burua gauza haundietarako kapaz ikusten ez duenak, zer egingo du ba? Gauza txikietatik hasi.

Eta ondoren zer? Ba pentsatu behar dutenek eta erabaki estrategiko horiek hartu behar dituztenek, hartzen dituzten bitartean, besteok  kontzientzia berri bat hartzen joan beharra daukagu. Lan berri horietan hasteko kontzientzia. Gure burua formatu eta gure seme-alabak ahal bezain ongi bideratu (hau ez diot inori esango nola egin, nahiko lan ematen digu eta denoi 🙂 ). Artista, futbolista, abenturalari edo misiolariak ateratzen bazaizkigu, primeran, baina beste edozer egiteko gauza izan daitezela.

Eta gero, egunero jaiki beharko dugu gure buruari “atzoko negarrak ahaztu eta gaur ze aurrerapauso emango dut” galdetuaz. Zaila da erritmoa mantentzea. Kasu askotan badago nahiko lan egoerari gaina hartzen. Egunerokotasunari ordu edo minutu batzuk kentzea kosta egiten zaigu, baina telebistako zirkoaren aurrean egonda ez dugu aurrera egingo. Hori da gaurko “panem et circenses”. Hori eta 426 €-ko laguntza, PER famatua, eta beste horrelako laguntza batzuk.

Utopia

Beharbada bai. Beharbada utopiko xamarra da guzti hau. Euskal gizartea egoera honi garaiz buelta emateko gauza izango dela pentsatzea. Azken batean gizarte aurreratu guztiek noiz edo noiz goia jotzen dute eta geldiezinezko dekadentzia batean sartzen dira. Beharbada bai.

Baina guk ere ez badugu sinisten? Orduan zer?

1 thought on “Zorionak eta Urte Berri On”

  1. Saludos,

    Tengo un problema y me gustaria que por favor me ayuden si les es posible… el problema es el siguiente, intente cambiarle el firmware a mi kindle, intente ponerle un custom rom, sucede que logre rootear la kindle y en el proceso de instalar el TWRP via Command Pront o CMD como lo conoscan ustedes, logre supuestamente instalar el TWRP y el Recovery no se que, lo que sucedio es que cuando reinicie el kindle desde el CMD dando “adb reboot” la kindle se me puso negra la pantalla y el boton de cargar se quedo verde todo el tiempo, pues espere como 5 minutos a que se reiniciara y en ningun momento hizo nada, lo siguiente que hice fue dejar presionado la kindle y pues se apago el bombillo verde de carga full y ahora cuando preciono el boton no hace nada y tampoco es reconocido por mi computador… osea, no enciende, cuando pongo el cable de carga no carga y para colmo no es detectado por mi computador, en fin parece como si estuviese en COMA!!

    si alguien me pudiese ayudar, es practicamente nueva y ya practicamente me la cargue! T_T

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *